Bután y el Índice de Felicidad Bruta

Como continuación de las actividades del proyecto “Valle de Aranguren: creando entornos felices” esta semana queremos compartir la experiencia del país más vanguardista en la promoción de las políticas de felicidad: Bután. Este país ha sido pionero en la introducción de la mirada de la felicidad en sus políticas públicas. Bután en un remoto país situado entre India y China, y comenzó a desarrollar lo que se conoce como el Índice de Felicidad Bruta, una herramienta ambiciosa y completa para la promoción de la felicidad desde el nivel nacional, en los años 70 con el fin de[1]:
  • Guiar los planes a realizar.
  • Encuadrar la asignación presupuestaria.
  • Monitorear los cambios del Índice de Felicidad Bruta en el tiempo.
  • Comparar los resultados con los de otros países.
Para ello, Bután diseñó un cuestionario sobre calidad de vida, felicidad y bienestar para la población en general que se realizaba cada 4 años. Toda esta información se sintetiza en un solo valor, el índice agregado del Índice de Felicidad Bruta, que tiene 9 dimensiones y 33 indicadores o aspectos concretos que estudia. Para considerar que las personas son felices es necesario obtener una puntuación mínima para cada variable. Los temas que se estudian son:
  • Bienestar psicológico
  • Salud
  • Uso de tiempo
  • Educación
  • Diversidad y resistencia cultural
  • Buen gobierno
  • Diversidad y resistencia ecológica
  • Niveles de vida
  • Vitalidad de la comunidad
Los datos sirven para:
  • Elaborar tendencias, ya que las encuestas se realizan periódicamente por lo que se puede estudiar cómo evolucionan distintos indicadores como la salud mental, seguridad, vitalidad comunitaria, etc.
  • Distribuir los presupuestos entre los gobiernos locales, mediante el estudio de ocho criterios como las condiciones de acceso al agua y saneamiento que en este país son temas básicos.
  • Analizar políticas. Cuando los ministerios gubernamentales están elaborando nuevas propuestas de políticas, presentan una nota conceptual a la Comisión de Felicidad Nacional Bruta, que se encarga de valorar la posible influencia de la propuesta política en el IFB.
  • Analizar programas y propuestas. Al igual que las políticas, los programas y propuestas también se evalúan utilizando el Índice de Felicidad Bruta.
  • Certificar empresas. Se ha diseñado y se está implementando una herramienta de certificación del IFB para empresas.
Otros países occidentales han seguido la estela de Bután y están introduciendo distintas medidas para potenciar el bienestar de la ciudadanía a través de distintas actuaciones, como la medición del bienestar o la elaboración de los presupuestos de bienestar.

[1] Karma Ura. Lecture at the Sheldonian Theatre, University of Oxford. **Musikanski. Karma Ura and Dorji Penjore, GNH Policy and Project Selection Tools, The Centre for Buthan Studies, 2008. Grossnationalhappiness.com

Imagen 1: Bután Los tigres del nido de Suket Dedhia en Pixabay

Imagen 2: Mujer butanesa de Suket Dedhia en Pixabay

¿Comentarios o sugerencias?

Si tienes cualquier comentario o sugerencia, no dudes en escribirnos a:
  • hola@elbuenvivir.org; medioambiente@aranguren.es y/o igualdad@aranguren.es
  • O por whatsapp al: 619.836.414
Proyecto cofinanciado por:

 

Bhutan eta Zoriontasun Gordinaren Indizea

«Aranguren Ibarra: ingurune zoriontsuak sortzen» proiektuaren barneko jarduerei jarraipena emate aldera, zoriontasun-politiken sustapenean diharduten herrialdeen artean Bhutan da abangoardistena, eta bertako esperientzia partekatu nahi dugu aste honetan. Izan ere, herrialde hori aitzindaria izan da zoriontasunaren begirada bere politika publikoetan sartzeko unean. Bhutan, zehazki, India eta Txina arteko herrialde urruna da, eta Zoriontasun Gordinaren Indizea deritzona hasi zen garatzen, hots, asmo handiko tresna osoa da, zoriontasuna maila nazionaletik sustatzeko. 70eko hamarkadan abiarazi zuen. Hona hemen xedeak[1]:
  • Egin beharreko planak gidatzea.
  • Aurrekontu-esleipena kokatzea.
  • Zoriontasun Gordinaren Indizean denboran zehar izaniko aldaketak monitorizatzea.
  • Emaitzak beste herrialde batzuetakoekin alderatzea.
Horretarako, Bhutanek galdetegi bat diseinatu zuen bizi-kalitateari, zoriontasunari eta ongizateari buruz, 4 urtean behin egiten dena. Informazio hori guztia balio bakar batean laburbiltzen da: Zoriontasun Gordinaren Indizearen indize agregatuan, hain zuzen. Indize horrek 9 dimentsio ditu, bai eta 33 adierazle edo alderdi zehatz ere, eta horiek guztiak aztertzen ditu. Pertsonak zoriontsuak direla jotzeko, gutxieneko puntuazioa lortu behar da aldagai bakoitzerako. Gai hauek aztertzen dira:
– Ongizate psikologikoa
– Osasuna
– Denboraren erabilera
– Hezkuntza
– Aniztasuna eta erresistentzia kulturala
– Gobernu ona
– Aniztasuna eta erresistentzia ekologikoa
– Bizi mailak
– Komunitatearen bizitasuna
Datuek honetarako balio dute:
  • Joerak lantzeko; izan ere, inkestak aldizka egiten dira. Hori dela eta, hainbat adierazlek (buru osasuna, segurtasuna, komunitatearen bizitasuna, etab.) zer bilakaera duten aztertu daiteke.
  • Aurrekontuak tokiko gobernuen artean banatzea, zortzi irizpide aztertuz, hala nola ura eta saneamendua eskuratzeko baldintzak, gai horiek oinarrizkoak baitira Bhutanen.
  • Politikak aztertzea. Gobernuko ministerioak politika-proposamen berriak egiten ari direnean, ohar kontzeptual bat aurkezten diote Zoriontasun Nazional Gordinaren Batzordeari, eta hark baloratzen du proposamen politikoak Zoriontasun Gordinaren Indizean izan dezakeen eragina.
  • Programak eta proposamenak aztertzea. Politikak bezala, programak eta proposamenak ere Zoriontasun Gordinaren Indizea erabiliz ebaluatzen dira.
  • Enpresak ziurtatzea. Enpresentzako Zoriontasun Gordinaren Indizearen ziurtagiri tresna bat diseinatu da eta ezartzen ari da.
Mendebaldeko beste herrialde batzuek Bhutango bideari jarraitu diote, eta herritarren ongizatea sustatzeko hainbat neurri txertatzen ari dira, hainbat jardueraren bidez, hala nola ongizatea neurtuz edo ongizatearen aurrekontuak eginez.

[1] Karma Ura. Lecture at the Sheldonian Theatre, University of Oxford. **Musikanski. Karma Ura and Dorji Penjore, GNH Policy and Project Selection Tools, The Centre for Buthan Studies, 2008. Grossnationalhappiness.com

1. Irudia: Bhutan Tigre habia. Suket DedhiaPixabay

2 Irudia: Emakume butanarra. Suket DedhiaPixabay

Iruzkinak edo iradokizunak?

Edozein zalantza argitzeko edota ezer esan nahi badiguzu, jo guregana: Guiomar Santamaría (Ingurumen teknikaria) medioambiente@aranguren.es; Josune Antxo Adot (Berdintasun teknikaria) igualdad@aranguren.es; eta Leire Iriarte Cerdán (El Buen Vivir-eko koordinatzailea), hau da, proiekturako laguntza teknikoa, hola@elbuenvivir.org helbidean.
Proiektu finantzatzaileak:

 

Menú