Zer da zoriontasuna?

Zoriontasuna termino anbiguoa da eta pertsona bakoitzak era ezberdinean ulertzen du. Zenbaiti errezeloa sor diezaieke zoriontasunaz hitz egiteak; beraz, termino sinonimo bat erabiliko dugu, hots, ongizatea, nahiz eta testuinguru batzuetan ezberdintasunik egon daitekeen bi terminoen artean. Hortaz, erabili erosoen egiten zaizun terminoa eta hitzek ez zaitzatela mugatu.
Jendeak garai guztietan bilatu du zoriontasuna eta, gaur egun, pertsona gehienok ere horixe bilatzen dugu gure bizitzetan, nahiz eta pertsona askok ez dugun bere osoan aurkitzen. Zoriontsua izatea gizakiaren oinarrizko xedea da, gizaki guztion xedea, mehatxuak mehatxu eta arriskuak arrisku, hots, munduko pandemiak, baliabideen aldeko borroka, gerrak, gizakiak eragindako berotze globala, ezegonkortasun ekonomikoa, eta langabezia. Izan ere, mundu guztian, zoriona bilatzea giza helburu izugarri garrantzitsutzat jotzen dugu.[1] Kulturaren arabera, zoriona bilatzeak hainbat ezberdintasun izan ditzake.
Zoriona gai nagusia da gure bizitzetan, Brownie Ware-k agerian utzi duen bezala. Izan ere, hil zorian zeuden ehunka gizon-emakumeren damuak aztertu ditu eta hori guztia liburu batean bildu du: “Los 5 mandamientos para tener una vida plena[2]. Betirako agur esateko zorian daudenek gehien adierazitako damuen artean hauxe dago, hots, damu dira beren buruari aukerarik eman ez izanaz zoriontsuago izateko:
  • Damu naiz egiazko bizitza bat bizitzeko adorerik eduki ez izanaz, beste pertsona batzuek nitaz espero zuten bizitzaren ordez.
  • Damu naiz gehiegi lan egin izanaz
  • Damu naiz sentimenduak adierazteko adorerik eduki ez izanaz
  • Damu naiz nire lagunekiko harremanei eutsi ez izanaz
  • Damu naiz neure buruari aukerarik eman ez izanaz zoriontsuago izateko
Zoriona faktore garrantzitsua da gure bizitzako arlo guztietan erabakiak hartzeko. Era gutxi-asko kontzientean, aukeran dugun aukera bakoitzak zer zorion maila eman behar digun aurreratuz hartzen ditugu gure erabakiak. Zoriona ekuazioan badago ere, askotan gertatzen da aukeratzen ditugun aukerak ez izatea zorion maila handienak ekartzen dizkigutenak. Hori, neurri handian, gertatzen da ez dugulako tresnarik eta heziketarik betaurreko horiek gure bizitzetan egokiro txertatzeko[1].
Zoriontasuna ez da helmuga bat, bide bat baizik, eta pertsona bakoitzak berea aurkitu behar du. Zoriona berez da xede, ez baitugu bitarteko giza bilatzen, ondotik beste gauza bat lortzeko. Ezin dugu kafesnearen errezeta erabili pertsona guztientzat, baina osagai asko komunak zaizkigu.
Lehen bereizketa zorionaren denbora-muga da. Hau da, batetik dago unean uneko poz edo alaitasun esperientzia batek dakarkigun zoriontasuna, edo bestela esanda, gertakari zehatz batek denbora-tarte labur baterako eragiten ahal digun zoriontasuna; adibidez, estimatzen dugun pertsona bat topatzeak edota nahi genuen gauza bat gertatzeak ematen digun zoriona. Eta bestetik, epe luzerako zorion-ikuskera, bizitza bide bat bezala ulertuta. Ziurrenera, lehen adiera “egon” aditzarekin jokatu dezakegu, eta bigarrena, berriz, “izan” aditzarekin, hau da, “zoriontsu nago” eta “zoriontsua naiz”. Epe luzerako kontzeptuan, bi zorion mota hauek bereiziko ditugu:
  • Zoriontasuna hedonista, ikuskera indibidualistan oinarritua, hau da, plazera ahalik eta gehien handitzea, helburuak lortzea, eta une txarrak ahalik eta gehien gutxitzea. Hortik heldu da.
  • Zoriontasun eudemonikoa edo iraunkorra, hau da, geure burua loratzera bideratzea, geure bizitzaren esanahi bat lortzera, geure lekua munduan aurkitzera, gure bizitza ona dela sumatzera, eta gu geu baino handiagoa den zerbaiten parte sentitzera. Hurbilketa hau harreman mailara dago bideratuagoa.
Azken buruan, zoriontasuna erabaki bat da. Beraz, zoriontasun maila apalagoak adierazten dituzten pertsonen aldean, pertsona zoriontsuagoei
  • Askoz ere hobeki dihoakie oro har maitasunean, lanean eta osasunean.
  • Bizimodu osasungarriagoak dituzte, jarduera fisiko gehiago egiten dute, estresa eta antsietatea murriztuta; horren eraginez, osasun fisiko eta emozional hobea dute, bai eta bizi-itxaropen handiagoa ere.
  • Jokabide jasangarriagoak garatu ditzakete erraztasun handiagoz.
  • Gizarte harreman hobeak dituzte (hori alderdi kritikoa da zoriontasunean) eta errazagoa zaie beste pertsona batzuen laguntza eta konfiantza jasotzea, maiteagoak direlako.
  • Harreman eta egoera korapilatsuak hobeki moldatzen dituzte
  • Solidarioagoak eta laguntzaileagoak dira
  • Indartsuagoak dira, hobeki moldatzen dira beren komunitateetan (lanean, auzoan, etab.) eta diru-sarrera handiagoak dituzte. Gainera, proaktiboagoak dira gizarte arazoak konpontzeko.
  • Sorkuntza eta berrikuntza bultza ditzakete, emozio positiboak maizago esperimentatzen dituztelako.
  • Erresilienteagoak izan daitezke, malguago eta asmamen handiagoz pentsatzen baitute; hori dela eta, estresetik lehenago oneratzen dira, bai eta kontrako gorabeheretatik ere.
  • Aukera gehiago dute politikan parte hartzeko eta bozkatzeko. Zoriontasunaren eta gobernantzaren arteko azterlanak hasiberriak dira, eta oraindik badago jorratu beharreko alor handi bat.
  • Ikaskuntza eraginkorragoa garatzen dute.
Ikusten duzun bezala, badira arrazoi asko zoriontasunaz kezkatzeko, hala banaka nola taldeka.
Lekunberri Suspertu proiektuaren bidez prozesu parte-hartzaile bat eginen dugu Lekunberriko ongizate plan bat garatzeko. Udan ongizateari buruzko argitalpenak eginen ditugu sare sozialetan; beraz, argitalpenei jarraitzera gonbidatzen zaitugu, eta irailean, berriz, tailerretan parte hartzeko gonbitea egiten dizugu, denon artean udalerriari buruzko ikuspegia sortzeko, bertako ongizaterik handienari dagokionez. Tailerretan, halaber, dagoeneko egiten ari diren praktikak identifikatzera gonbidatzen zaitugu, bai eta bakoitzak udalerriaz duen ikuspegia gauzatzeko ekintzak zehaztera ere. Zure zain gaude!
Erreferentziak:

[1] Diener, E., Biswas-Diener, R., 2019: Chapter 6 Well-Being Interventions to Improve Societies. In: Global Happiness and Wellbeing Policy Report (2019). Global Council for Happiness and Wellbeing http://www.happinesscouncil.org/

[2] Ware B. (2013). Los 5 mandamientos para tener una vida plena. Debolsillo Clave

[3] Diener, E., & Biswas-Diener, R. (2002). Will money increase subjective well-being? Social Indicators Research, 57(2), 119-169. https://bit.ly/3aWj3qg

Irudiak:

Iruzkinak edo iradokizunak?

Edozein iruzkin edo iradokizun baduzu, idatz iezaguzu hola@elbuenvivir.org helbidera edo whatsapp bidez 619.836.414 zenbakira.
Proiektu finantzatzaileak:

 

¿Qué es la felicidad?

La felicidad es un término ambiguo que cada persona entiende de forma diferente. A ciertas personas le puede generar reticencia hablar de felicidad, así que vamos a utilizar como sinónimo el término bienestar, aunque en ciertos contextos puede haber diferencias entre ellos. Utiliza el término que te resulte más cómodo y no dejes que las palabras te limiten.
La búsqueda de la felicidad es algo común en las distintas épocas de la historia y a día de hoy es lo que buscamos la mayoría de personas en nuestras vidas a pesar de que muchas personas no llegamos a encontrarla completamente. Ser felices es una aspiración humana básica compartida universalmente, a pesar de las amenazas y los riesgos mundiales, como las pandemias, la lucha por los recursos, las guerras, el calentamiento global antropogénico, la inestabilidad económica y el desempleo. De hecho, en todo el mundo, evaluamos la búsqueda de la felicidad como un objetivo humano extraordinariamente importante[1].Dependiendo de la cultura, la búsqueda de la felicidad puede tener ciertas diferencias.
La felicidad es un tema central en nuestras vidas, como ha evidenciado Brownie Ware al estudiar los arrepentimientos de cientos de personas en su lecho de muerte y recoger sus hallazgos en el libro “Los 5 mandamientos para tener una vida plena[2]. Entre los arrepentimientos más repetidos por las personas a punto de despedirse está el no haberse permitido ser más feliz:
  • No haber tenido el coraje para vivir una vida auténtica en vez de la vida que otros esperaban de mí
  • Haber trabajado demasiado
  • No haber tenido el coraje para expresar los sentimientos
  • No haberme mantenido en contacto con mis amigos
  • No haberme permitido ser más feliz
La felicidad es un factor importante a la hora de tomar decisiones en todos los campos de la vida. De forma más o menos consciente, tomamos nuestras decisiones anticipando los niveles de felicidad que nos van a proporcionar las distintas opciones entre las que podemos optar. Pese a que la felicidad esté en la ecuación, es muy frecuente que las opciones por las que nos decantamos no sean aquellas que en último término pueden reportarnos mayores niveles de felicidad. Esto se debe, en gran medida, a la falta de herramientas y educación para incorporar adecuadamente estas lentes en  nuestras vidas[3].
La felicidad no es un destino, sino un camino y cada persona debe encontrar el suyo propio. La felicidad es un fin último por si misma ya que no la buscamos como medio para conseguir algo ulterior. Aunque no podemos usar la receta del café con leche para todas las personas, si que hay muchos ingredientes que nos son comunes.
Una primera distinción es el horizonte temporal de la felicidad. Debemos diferenciar entre la felicidad como una experiencia puntual de alegría o entusiasmo en el corto plazo que puede surgirnos al experimentar un hecho concreto como encontrarnos con una persona a la que apreciamos o que suceda algo que deseábamos, de la concepción de felicidad en el largo plazo, entendida como un camino de vida. Probablemente la primera acepción la podamos conjugar con el verbo estar y la segunda con el verbo ser, es decir, “estoy feliz” frente a “soy feliz”. En el concepto a largo plazo podemos distinguir entre:
  • Felicidad hedonista, basada en un concepto individualista que proviene de maximizar el placer, alcanzar objetivos y minimizar los malos momentos.
  • Felicidad eudemónica, o duradera que consiste en orientarnos a florecer, obtener significado de la propia vida, encontrar nuestro lugar en el mundo, percibir que nuestra vida es buena y sentirnos parte de algo mayor que nosotros mismos. Esta aproximación está más orientada al nivel relacional.
En último término, la felicidad es una decisión y a las personas más felices, frente las que manifiestan menos niveles de felicidad:
  • Les va mucho mejor en general, en el amor, el trabajo y la salud
  • Llevan estilos de vida más saludables, realizando más actividad física, reduciendo el estrés y la ansiedad lo que hace que disfruten de mejor salud física y emocional así como de mayor esperanza de vida.
  • Pueden desarrollar comportamientos más sostenibles con mayor facilidad
  • Disfrutan de mejores relaciones sociales (aspecto crítico en la felicidad) y es más sencillo que reciban ayuda y confianza de otras personas porque son más queridas.
  • Resuelven mejor relaciones y situaciones complejas
  • Son más solidarias y cooperativas
  • Son más enérgicas, muestran de mejor desempeño en sus comunidades (en el trabajo, en el vecindario, etc.) y tienen mayores ingresos. Además, son más proactivas para resolver problemas sociales.
  • Pueden impulsar la creatividad y la innovación ya que experimentan emociones positivas más frecuentemente.
  • Pueden ser más resilientes ya que piensan de forma más flexible y con mayor ingenio, por lo que pueden recuperarse más rápidamente del estrés y de los eventos adversos.
  • Tienen más probabilidades de participar en la política y votar. El estudio de los vínculos entre felicidad y gobernanza son todavía incipientes y hay un gran campo de conocimiento que abordar.
  • Desarrollan un aprendizaje más eficaz
Como ves, son muchas las razones por las que empezar a preocuparnos por la felicidad tanto a nivel individual como colectivo.
A través del proyecto «Lekunberri Suspertu» vamos a realizar de un proceso participativo para desarrollar un plan de bienestar para Lekunberri. Durante el verano te invitamos a seguir las publicaciones sobre bienestar que haremos en redes sociales y en septiembre te invitamos a participar en los talleres para co-crear una visión del municipio en su versión de máximo bienestar, identificar prácticas que ya se están dando e identificar acciones para materializar la visión del municipio que se desea. ¡Te esperamos!
Referencias:

[1] Diener, E., Biswas-Diener, R., 2019: Chapter 6 Well-Being Interventions to Improve Societies. In: Global Happiness and Wellbeing Policy Report (2019). Global Council for Happiness and Wellbeing http://www.happinesscouncil.org/

[2] Ware B. (2013). Los 5 mandamientos para tener una vida plena. Debolsillo Clave

[3] Diener, E., & Biswas-Diener, R. (2002). Will money increase subjective well-being? Social Indicators Research, 57(2), 119-169. https://bit.ly/3aWj3qg

Imágenes:

¿Comentarios o sugerencias?

Si tienes cualquier comentario o sugerencia, no dudes en escribirnos a: hola@elbuenvivir.org o por whatsapp al: 619.836.414

Proyecto cofinanciado por:

 

Menú